euskaraespañol

Ekintzailetza: gaur egungo unibertsitatearen erronka nagusia

  • News

First publication date: 20/09/2024

Photo: UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak oinarri teknologikoko 38 enpresa sortzea bultzatu du 2021etik. Horixe izan da gaur ezagutzera eman den daturik garrantzitsuenetako bat, Bizkaia Aretoan egin den UPV/EHUren Ekintzailetza Sarearen Topaketan. Eva Ferreira errektoreak inauguratu du jardunaldia, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako arduradunak, azken urteotan sortutako enpresa-proiektu askotako ordezkariak eta euskal unibertsitate publikoak dituen hiru ekintzailetza-programetako arduradunak: Inizia Araban, Zitek Bizkaian eta Entreprenari Gipuzkoan.