euskaraespañol

Erdi Aroko Filologia Latinoko eta Humanistikoari buruzko III. Jardunaldia

  • Event

When and where

26/09/2024, 09:00

Location

Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneak Erdi Aroko Filologia Latinoaren eta Humanistikoaren III. Jardunaldia hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikasketa Klasikoak sailak antolatuta.

Elkarretaratze honek literaturari eta historiografiari buruzko ikuspegi orokor bat eskaini nahi du, denbora luze honi buruzkoa; luzea izanik ere, ez dena batere kontuan hartzen unibertsitate programetan eta gaur egungo dibulgazio hedabide ohikoetan. Landuko diren gai batzuek gizarte alderdi desberdinei buruzko hausnarketa zuzena galdegiten dute, hala nola, emakumearen presentzia Erdi Aroko eta Errenazimentuko testuetan, judaismoari eta islamari buruzko testuak, eztabaida ideologikoak eta berorien isla testu erretorikan, etab.

Jardunaldiaren jasotzaile naturalak Letren Fakultateko titulazio desberdinetako ikasleak eta irakasleak dira (batez ere Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Historia, Artearen Historia eta beste graduetako espezialitate desberdinetakoak), baina unibertsitatearekiko lotura formalik ez, baina gai horiekiko interesa duten pertsonak ere sarbide izanen dute.