euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk eta Peñascal Kooperatibak «Pisukide» proiektua sustatu dute, gazte migratzaileen eta unibertsitateko ikasleen arteko bizikidetza errazteko

Ekimen aitzindariak bere lehen urtea bete du: 4 etxebizitza, 5 ikasle eta 8 migratzaile bizi dira

  • News

First publication date: 05/11/2024

Photo: UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Peñaskal Kooperatibak sustatzen duten «Pisukide» ostatu solidarioaren proiektuak lehen urtea bete du. Horren helburua gazte migratzaileen integrazioa sustatzea da, unibertsitateko ikasleekin bizikidetzaren bidez. Ikasturte honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarra den ekimen honek lau etxebizitza ditu, eta 60 eskaera baino gehiago jaso ditu UPV/EHUko ikasleen aldetik.

irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko den Peñascal Kooperatibak kudeatzen ditu pisuak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten duena, eta arreta integrala eskaintzen die: prestakuntza, lan-bitartekaritza, gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza, egoitza-baliabideak... Talde horietako bat gazte migratzaileena da.

"Harreraz, prestakuntzaz eta ostatuaz haratago joan nahi genuen", azaldu du Dani Ortiz Peñascal Kooperatibako kideak eta erakundearen laguntza-programetan parte hartzen duten gazteen tutorizazioaz eta jarraipenaz arduratzen denak. "Hainbat ibilbide lantzen ditugu gazte horiek erregularizazioa eta egonkortasun pertsonala eta lan-egonkortasuna lor dezaten lortzeko: erroldatzearekin hastea, jantoki baterako txartela lortzea, hizkuntza ikastea, lanbide-heziketa eskuratzea eta autonomia ekonomikoa lortu eta independizatzen diren bitartean bizitzen hasteko toki bat izatea. Prozesu horretan ikusi genuen garrantzitsua zela gazte horiek hemengo beste batzuekin elkarreragitea benetako integrazioa lortzeko; pentsatu genuen Unibertsitateko ikasleak ezin hobeak izan zitezkeela hizkuntzarekin askatzen laguntzeko, hemengo pertsonekin esperientziak partekatzeko...".

«Pisukide»ren pisu partekatuak Bilbon, Deustu, San Frantzisko eta Arabella auzoetan daude, hiruzpalau logela dituzte eta horietako bat ere ez da mistoa. Ikasleentzat eskaintzen diren sei plazetara UPV/EHUn matrikulatutako 35 urtetik beherakoak sar daitezke, gradu bateko bigarren maila edo goragokoa ikasten ari direnak edo graduondoko ikasketak egiten ari direnak. Boluntariotza-lanak egin izana baloratzen da.

"Alokairu ekonomikoa eskaintzeaz gain (ikasleek 100 euro ordaintzen dituzte hilean gela bakoitzeko), integrazioaren aldeko apustua eta horrek gizartean izango zuen eragina zen gehien interesatzen zitzaiguna. Azken finean, hauxe da gure leloaren adibiderik paradigmatikoena: «Eman ta zabal zazu», adierazi du Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreorde eta UPV/EHUko programaren arduradunak.

Ostatu solidarioa Euskal Herriko Unibertsitatean

UPV/EHUk gizarte-arazoekiko sentikorrak diren pertsonak prestatzearen aldeko apustua egin du; horregatik, «Piskukide» proiektuaz gain, hainbat hitzarmen sinatu ditu zenbait erakunde batzuekin, ikasleari etxebizitza bat arrazoizko prezioan eskuratzeko aukera eskaintzeko, gizarte-ekintzetan laguntzearen truke.

Ekimen horien artean, nabarmentzekoak dira «Bilboko Gazte Solidarioak». Hamalau urteko ibilbidea du, eta 45 plaza eskaintzen ditu Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean etxebizitza partekatzeko, hilean 55 euroko errentarekin, gehi uraren eta argiaren gastuak.

Santurtziko Gazte Solidario proiektuak bigarren deialdia bete dute ikasturte honetan. Santurtziko Gazte Solidarioentzako Etxebizitzen programa honek ikasleen eskura jartzen ditu Mendialde auzoan pisua partekatzeko 6 plaza, hilean 55 euroko errentarekin, gehi uraren eta argiaren gastuak.

Kuvu proiektuak, bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta beren etxebizitzan espazio librea duten adinekoen arteko bizikidetza sustatzen du, kostu txikiko alokairuaren truke.