Batzorde Iraunkorra
Batzorde Iraunkorraren Partaideak
- Errektoreordea: Estitxu Garai Artetxe
- Campuseko Gerenteordea: Saioa Elejabarrieta
- Campuseko Zuzendaria: Joseba Albizuri
- Campuseko Idazkaria: Leyre Hernández
- Dekanoak eta Zuzendariak:
- Ana Irene del Valle
- José Manuel Martín
- Charles Pinto
- Ismael Manterola
- Joseba Pineda
- Sailburuak eta Institutuak: José Luis Vilas
- Irakaslegoa: Cristina Miguelez
- TEKAZEL: Désirée Sánchez
- Ikasleak: Lander Bosque
Batzorde Iraunkorraren funtzioak
Bizkaiko Campuseko Batzarraren Arautegia EHAA. 2017ko otsailaren 3a, ostirala
LAUGARREN TITULUA CAMPUSEKO BATZARREKO BATZORDE IRAUNKORRA
22. artikulua.– Campuseko Batzarreko Batzorde Iraunkorra.
- Campuseko batzarrak batzorde iraunkorra sortuko du. Campuseko batzarraren eskumenekoak diren lankidetza hitzarmenak egitea onartzea izango du helburu. Halaber, Campusaren txostena eskatzen duten gaiak informatuko ditu unibertsitateko gobernu organo orokorren aurrean, bai eta campusari eragiten diotenak ere. Campuseko batzarraren hurrengo bileran emango da txosten hauen berri.
- Campuseko errektoreordea, campuseko gerenteordea, campuseko idazkaria eta campuseko errektoreordetzako zuzendaritza taldeko zuzendaria eta ondoko kolektibo hauen bana ordezkari izango ditu kide: campuseko sail eta sail ataletako zuzendarien kidegoa (ikerkuntzarako institutuetako ordezkariak ere bertan sartuta), irakasleak, ikasleak, eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala.