Challenges in Chemical Synthesis 2024
Date
25/11/2024, 09:00
Hours
Monday
Location
Location
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Eguna: 2024/11/25
Ordua: 09:00
Lekua: Paraninfo
Zientzia eta Teknologia Fakultateak “Challenge in Chemical Synthesis 2024” jardunaldiak hartuko ditu berean, Kimika Sintetikoaren arloko ikasle eta profesionalak biltzeko asmoz.
Challenges in Chemical Synthesis 2024 jardunaldiak azaroaren 25ean egingo dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Bizkaiko Campusean. Bertan, sintesi kimikoaren arloan izan diren azken aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute kimikaren arloan diharduten profesional eta ikasleek (gradu, master nahiz doktoregokoek).
Arlo akademikoaren eta industriaren arteko lotura sendotzeko asmoz sortu dira jardunaldiok, eta, hartara, bertan bilduko dira izen handiko unibertsitate eta ikerguneetatik etorritako adituak. Kimikarekin lotura duten arlo berritzaileak jorratuko dira hitzaldietan, hala nola katalisi organometalikoa, erreakzio jasangarrien garapena eta kimika biologikoa. Hala, beren arloko ezagutzak eguneratzeko aukera eman nahi zaie bertaratzen diren zientzialari guztiei (sortzen ari direnei nahiz lanbidean finkatuta daudenei), eta, bide batez, kimikaren egungo ikuspegi integral eta ezberdin bat eskaintzen saiatuko dira antolatzaileak.
Kimika arloko espezialitate guztietako ikasleek nahiz sailetako kideek parte har dezakete Challenges in Chemical Synthesis 2024 jardunaldietan, baita gaur egun enpresa eta ikerguneetan lanean diharduten tituludunek ere. Campusen arteko ekitaldia denez, Araba eta Gipuzkoako campusetan ematen diren Kimika Sintetiko eta Industriala Masterreko eta Doktoregoko ikasleek ere parte hartuko dute. Bertan izango dira, halaber, sektoreko enpresa entzutetsuetako eta puntako ikergune nahiz zentro teknologikoetako ordezkariak (FAES FARMA, Biomagune eta CIC Biogunekoak, esaterako), eta, hortaz, ezagutza eta esperientzien truke aberasgarriaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.
Elkarreraginean jarduteko eta gonbidatutako zientzialariengandik ikasteko aukera aparta izango dute parte hartzaileek, eta elkarrekin aztertu ahal izango dituzte sintesi kimikoaren arloko erronkak eta joera berriak. Hori horrela, ekitaldi honek, foro akademiko funtzioa betetzeaz gain, lankidetzarako plataforma gisa ere balioko du, kimikaren arloan garapen zientifiko eta profesionala sustatzeko.
Communication information
- Title: Challenges in Chemical Synthesis 2024
- Authors: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Bizkaiko Campuseko errektoreordetza, Real Sociedad Española de Química