Breadcrumb

Asset Publisher

Session

Retos y oportunidades en parques eólicos offshore: Innovación en O&M

Eguna:2024/11/18-19
Ordua: 09:00
Lekua: paraninfo

 

Interesatzen al zaizkizu energia berriztagarria eta offshore teknologia? Hala bada, itsas zabaleko industria berriztagarriaren jardunaldi teknikoen II. ediziora gonbidatu nahi zaitugu; azaroaren 18 eta 19an izango dira, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, Leioan. Scottish Power Renewables eta Iberdrola enpresek antolatu dituzte jardunaldiok, TECNALIArekin eta UPV/EHUrekin elkarlanean eta Elkargo Profesionalaren babesarekin.

Ekitaldi honetan bilduko dira industria arloan puntakoak diren hainbat enpresa (hala nola LUMIKER, NAVACEL, Euskalforging eta AkzoNobel), itsasoko parke eolikoetako azken berrikuntzak aurkezteko asmoz: korrosio kontrako soluzioetatik eta gainestaldura aurreratuetatik hasita, eta O&M (eragiketa- eta mantentze-zerbitzuen) arlorako adimen artifizialera bitarte. Aukera bikaina izango da energia garbiaren etorkizuna ezagutzeko eta arlo hau Euskal Herrian nola bultzatzen ari den jakiteko!

Zer diozu? Gauza berriak ikasteaz gain, puntako enpresekin konektatzeko eta sektorean diren aukera berriak deskubritzeko abagunea izango duzu. Bertan espero zaitugu!