Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak FSB2024 eserleku bakarreko ibilgailu elektriko berria aurkeztuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/06/12, 17:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak bere FSB2024 eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztuko du asteazkenean, ekainak 12an, 17:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Guztiz elektrikoa den ibilgailua Silverstoneko (Britainia Handia) eta Montmelóko (Bartzelona) zirkuituetan lehiatuko da uda honetan.
Eserleku bakarreko ibilgailu hau Bilboko Ingeniaritza Eskolan eraiki den hamazortzigarren modeloa da, eta eboluzionatu egin du aurreko denboraldiko eserleku bakarreko ibilgailuarekin alderatuta. Ibilgailu hau trakzio integrala duen auto bat da eta gurpil bakoitzean motor bat dauka potentzia gurpiletan modu eraginkor batean banatzeko. Ikasleek berek fabrikatzen dituzten eserleku bakarreko ibilgailuak, beraz, duten ezagutza guztia frogatu behar dute.
70 ikaslek eta 3 irakaslek osatzen dute Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektua. Formula Student ekitaldiak unibertsitateko ikasleen arteko mundu mailako ingeniaritza lehiaketa garrantzitsuenak dira, eta mundu osoko 100 taldetako 3.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte.
Inaugurazio ekitaldian honakoek hartuko dute parte:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
- Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria.
- Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia eta Bilbao Ekintzaren zuzendaria.
- Joseba Mariezkurrena, Ekintzailetza, Talentua Eta Enpresa Lehiakortasunerako zuzendari nagusia.