Breadcrumb

Eduki publikatzailea

LEHIAKETA “ADIKZIOAK: ZURE JOMUGA”

Izena emateak 2025eko apirilaren 14a arte

"Adikzioak: zure jomuga" 14. bideo-lehiaketa antolatu da, drogen kontsumoarekin (edari energetikoak, tabakoa, alkohola, kanabisa, besteak beste) eta mendekotasuna eragiten duten beste jokabide batzuekin (pantailak gehiegi erabiltzea, ziberjazarpena, ausazko jokoak, etab.) lotutako arriskuen prebentzioa sustatzeko. Gehienez 2 minutuko bideo labur bat eginez parte har dezakezu eta sariak irabazi ahal izango dituzu.

Jarduera hau Campus Osasungarri eta Iraunkorraren programaren barruan kokatzen da, eta REUPSek (Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarea) babesten du.

Nori zuzendua: graduetan, gradu-ondoetan eta doktorego programetan matrikulatutako unibertsitateko ikasleak.

Antolatzailea: PDS Elkartea – Gizarte Sustapena eta Garapena.

Epemuga: 2025eko apirilaren 14a.

Lehiaketan izena emateko: www.tupunto.org/concursos-adicciones-tu-punto-de-mira-2025/