INIZIA 2025 SARIEN DEIALDIA ZABALIK
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025ko apirilaren 7ra arte

Hautagaitzak aurkezteko epea 2025ko apirilaren 7ra arte
Sariak kultura ekintzailea sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen dira. Programa horretan, UPV/EHUko Arabako Campusak eta BIC Arabak parte hartzen dute.
Helburua: enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak saritu nahi dira.
Kategoriak
Kategoria: “Ekimen Berritzaile Berriak”
Parte-hartzaileak
UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunak edo graduatu ondokoak.
UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak.
UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.
Saria
Lehen sari bat eta bigarren sari bat “Ekimen Berritzaile Berriak” kategorian, 1.500,00 eurokoa eta 1.000,00 eurokoa, hurrenez hurren.
Sari horiek proiektu saritua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza-jardueretan, ekipoetan eta zerbitzuetan erabili beharko dira (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, etab.).
Hautagaien balorazioa
Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.
Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
Ideiaren funtzio edo balio soziala.
Kategoria: “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak”
Parte-hartzaileak:
2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan Gradu Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Proiektua ari diren edo aurkeztu duten ikasleak.
Doktorego tesia egiten ari diren edo 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan aurkeztu duten ikertzaileak, proiektuaren merkatu aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, proiektua gauzatzeko borondatea dutenak.
Saria
Hiru sari “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektua eta Doktorego Tesiak” kategorian, 500,00 eurokoa bakoitzarentzat.
Hautagaien balorazioa
GRAL/MAL/Tesian garatutako produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
GRAL/MAL/Tesiak ekintzailetzarekin duen harremana.
Proiektuaren garapen eta bidegarritasun maila.
GRAL/MAL/Tesien proiektua aurkezpen bideoaren bidez komunikatzeko gaitasuna.
Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2025ko apirilaren 7ra
Proiektuak aurkezteko modua: erregistro Elektronikoa
Justifikazioak aurkezteko azken eguna: 2025ko urriaren 31
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena (pdf ,250,98 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Oinarriak (pdf ,224,24 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2025_PREMIOS-INIZIA-SARIAK_eranskina_I_GAL_MAL_Tesia.pdf (pdf ,188,31 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2025_PREMIOS-INIZIA-SARIAK_eranskina_I_Ideas_Ideiak.pdf (pdf ,192,39 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2025_PREMIOS-INIZIA-SARIAK_eranskina_III_Ideas_Ideiak.pdf (pdf ,194,25 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2025_PREMIOS-INIZIA-SARIAK_eranskina_II_GAL_MAL_Tesia.pdf (pdf ,221,21 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2025_PREMIOS-INIZIA-SARIAK_eranskina_II_Ideas_Ideiak.pdf (pdf ,226,05 Kb)