-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
UPV/EHUko Enplegu Foroak prestakuntza handiko 200 lanpostu inguru eskainiko ditu
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/05, 09:00 - 14:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ingeniaritza eta aholkularitza enpresak, arlo sozio-sanitariokoak, kooperatibak, hirugarren sektorekoak eta fundazioak, ikerketa zentroak nahiz klusterrak egingo dituzte lan-eskaintzak. Hala nola, Arteche, IDOM Consulting, Engineering, Architecture, Asociación Goiztiri elkartea, Maier S. Coop., Grupo Urgatzi, AZTI eta Ingurumen industriaren ACLIMA euskal klusterra.
600 ikasle eta egresatuk eman du izena enplegagarritasuna sustatu eta enpresek behar dituzten profesionalen profilekin harremanetan jartzeko asmoz egiten den foroan.
Ingurumenarekin errespetagarriak diren jarduerak, digitalizazioak eta adimen artifizialak garrantzia hartzen doaz geroz eta gehiago enpresetan. Horren adibide dira, aurten, lehenengoz, enplegu foroan egongo diren enpresak: digitalizazioan, jasangarritasunean eta trantsizio energetikoan aritzen den Ayesa, BUILD:INN eraikuntzaren euskal klusterra, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen enplegagarritasunean eta gizarteratzean lan egiten duen Eragintza Fundazioa, gizarte, kultura eta ingurumen proiektuen diseinu, garapen eta kudeaketan ari den Ortzadar, enpresen eraldaketa digitalean laguntzeko Talio enpresa eta robotikan, automatizazioan, adimen artifizialean eta machine learningean ari den Teknei enpresa egongo dira.
Enpresen bisitarekin batera, lau mahai-inguru sektorial egingo dira, honako arlo hauetan: zientziak eta osasun-zientziak, arlo ekonomiko-juridikoa eta laborala, ingeniaritza, eta gizarte- zein komunikazio-zientziak. Helburua da erakundeek eskatzen dituzten eskumenak ezagutaraztea eta enplegu-eskatzaileekin elkar eragitea.
Inaugurazio-ekitaldian honako hauek arituko dira:
• Joxerramon Bengoetxea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
• Teresa Laespada, Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa Eta Berdintasuna Sustazeko Saileko Foru Diputatua.
• Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia.
• Francisco Pedraza, Lanbideko enplegu-zuzendaria.
• Estitxu Garai, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea.