-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
‘Aita Mari’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/01/23, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
2024/2025 ikasturteko Esperientzia(K) ekimenaren hirugarren saioa, urtarrilaren 23an izango da. Esperientziak izeneko ekimena, gure inguruko hainbat eragilekin elkartzeko foro gisa planteatzen da, bertan egungo hainbat gizarte-gaiei buruz hausnartzeko eta ezagutza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz. Saio horretan hurrengo dokumentalaren proiekzioa egingo da: ‘Aita Mari’.
Dokumental honek bi urte baino gehiagoko iraupena duen odisea kontatzen du, itsasontzia berreraikitzen hasi zenetik 2019an lehen erreskatea amaitu arte. Aita Mari ahalegin kolektiboaren historia da gatazketatik, indarkeriatik eta gosetik ihes egiten duten pertsonei laguntzeko.
Proiekzioaren ostean, solasaldia egingo da dokumentalaren zuzendaria den Javi Juliorekin.
Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.