-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
Bilbao PortLab-ek hidrogenoaren teknologiei buruzko unibertsitate arteko masterreko ikasleak hurbilduko ditu Bilboko portura
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/23

Bilbao PortLab berrikuntza-hubak, bigarren urtez jarraian, Hidrogenoaren Teknologien Unibertsitate arteko Masterrean (MITH) parte hartzen du, ikasleei Bilboko Portuarekin eta bertan lan egiten duten enpresekin lotutako Master Amaierako Lanen (MAL) gaiak eskainiz.
Masterraren laugarren edizioa da aurtengoa, eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dute. Hidrogenoaren balio-kate osoko (sorkuntza, biltegiratzea, garraioa, banaketa, eraldaketa eta aplikazioak) teknologietako profesionalak trebatzen ditu.
Bilbao Portlaben eta MITHen arteko lankidetza horren bidez, MALetarako gai bat eskaintzen da, egungo trantsizio energetikoaren testuinguruarekin bat datorrena, hidrogenoan eta/edo haren eratorrietan oinarritua, eta interesa duten enpresei bide orri bat ematen zaie deskarbonizazio-helburuak lortu ahal izateko. Hori guztia, alde batetik, itsas garraioaren sektorean emisioak murrizteko lortu nahi diren asmo handiko helburuen jakitun izanik, eta, bestetik, 2024ko urtarriletik aurrera EBko isuri-eskubideen merkataritza sektore horretara ere hedatzen dela jakinik.