-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
Arabako Campusa, FIRST LEGO League Euskadiren egoitzetako bat
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/02/22, 10:00
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena
Larunbat honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirol Atala) FIRST LEGO League Euskadiren egoitza bihurtuko da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatuta, 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Aurten, 16. edizioa beteko delarik, STEAM bokazioak bultzatzeko erreferente bihurturik, ozeanoen esplorazioa izan da ikasleek aurrez aurre izan duten erronka.
Gasteizko egoitzan 13 ikastetxek hartuko dute parte (Arabako 6 eta Bizkaiko 7), eta 33 talde lehiatuko dira (24 Challenge + 9 Explore).
Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak, hiru foru aldundiek eta erakunde publiko zein pribatu ugarik babesten dute programa. Zehatzago, Arabako hiriburuko txapelketak Vital Fundazioaren, Ausolanen eta BRTA Aliantzaren laguntza du.
Programa
Jardunaldiaren egitaraua web orrian kontsulta daiteke.