-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
Jardunaldia: 'Jokoaren sozializazioa Euskadin'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/02/12, 09:30
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta Estitxu Garai UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea buru direla egingo da “Jokoaren sozializazioa Euskadin” jardunaldiaren inaugurazioa asteazkenean, otsailaren 12an, goizeko 9:30ean. Jardunaldia Jokoaren Euskal Behatokiak antolatuta egingo da Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan.
Haien esku-hartzeen ondoren, Jonatan Garcia UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle laguntzaile eta ikertzaileak Jokoaren Euskal Behatokiak egindako azken txostena aurkeztuko du: “Jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak Euskadin”.
Egitaraua
09:00-09:30. Iritsiera
09:30-10:00. Ongietorria eta jardunaldiaren irekiera instituzionala.
- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasuneko sailburua.
- Estitxu Garai. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
10:00. “Jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak Euskadin” azterketaren aurkezpena.
- Jonatan García, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle ondokoa eta ikertzailea.
10:45. “Sozializazioa zorizko jokoetan” hitzaldia
- Patricia Martínez Redondo, gizarte-antropologoa, adikzioen eta jokoaren azterketetan aditua.
11:30. ATSEDENALDIA-KAFEA
12:00. Mahai-ingurua: “Jokoaren egoera erakundeen ikuspegitik”.
- Beatriz Anitua, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
- María del Mar Lamikiz Linares, Arabako Foru Aldundia.
- Estíbaliz Urreaga, Donostiako Udala.
- Saray Muñoz, Portugaleteko Udala.
13:15/30. Itxiera.
- Joana Egiluz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Babes Zibileko sailburuordea.