Euskara Probak (2024)

Euskara Probak

2024-04-10: ARGITARATU DA DEIALDI BERRIA
PROBAK URRATSEZ URRATS (klik egizu hemen, onartuen zerrendak, datak eta gelak ikusteko) 

 

Deialdia

 

2023-2024 ikasturteko euskara probak: azterketa-egunak

UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun-agiria eskuratzeko probak

UPV/EHUko Euskara Proben Batzordearen 2023-2024ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2024an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa dutenei. Izan ere, agiri horretan zehazten dira azterketaren inguruko hainbat gauza jakingarri: aurtengo azterketa-eredua, azterketara aurkeztu ahal izateko baldintzak, zuzenketa-irizpideak, azterketa-egunak eta bestelako epeak.

  1. AZTERKETA NOIZ: 

    • Proba idatzia: 2024ko maiatzaren 30a, osteguna, 10:30ean
      Leioan, Zientzia eta Teknologia fakultateko 2.1 eta 2.2 ikasgeletan

    • Ahozko proba: 2024ko ekainaren 4a, asteartea
      Leioan, Zientzia eta Teknologia fakultateko 0.1 eta 0.2 ikasgeletan

  2. IZENA EMATEKO EPEA: 2024ko apirilaren 11tik maiatzaren 2ra

  3. DEIALDIAREN DATA: 2024ko apirilaren 10a

 

Izena ematea

Izena emateko epea: apirilaren 11tik maiatzaren 2a bitartean, biak barne.

 

Akta

2023-2024 ikasturtea

AKTA NAGUSIA Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiriko Proben Batzordearena (probetan parte hartzeko baldintzak, proba-eredua, zuzenketa-irizpideak eta deialdi-epeak)

 

Arautegia

 

Azterketak