GrALen eskaintza eta eskaria egiteko epea ireki da GAURen (Donostiako Egoitza)
Data
2025/02/24
Donostiako ikasleentzako informazioa:
Eskaintzaren argitaratzea, eskaria eta esleipena GAURen bidez egiten da "Gradu-amaierako / Master-amaierako lanak" profilean.
Esleipenerako egutegia honakoa da:
- GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: otsailaren 24a
- GAURen eskaria egiteko epea: otsailaren 24tik martxoaren 2ra
- Esleipena GAURen: martxoaren 3tik 7ra
Gehienez 5 GrAL aukera ditzakezue (Eskolako irakaslegoak eskainitako GrALen artean. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).