(2025/04/16) SGIKERREK UPV/EHUko ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO IX. IKERKETA JARDUNALDIETAN PARTE HARTUKO DU
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/16

UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako IX. Ikerketa Jardunaldietan parte hartu dute, "Advanced Research Facilities" posterrarekin. Bertan, eskainitako azpiegiturei buruzko informazio garrantzitsuena eta Sgikerrek 2024an lortutako emaitzak jasotzen dira.
Apirilaren 9an eta 10ean egindako ikerketa-jardunaldiek ikasle eta ikertzaile askoren arreta erakarri dute, 52 ahozko komunikazioren eta ikerketa-taldeen 69 posterren bidez ikerketa- eta berrikuntza-ildo aurreratuenak erakutsi baitituzte Biozientzien, Fisikaren, Ingeniaritza Elektronikoaren, Geologiaren, Matematikaren, Kimikaren eta Ingeniaritza Kimikoaren arloetan.