(2024/07/24) Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea. UPV/EHUko ikasle batek Arabako XIII. mendeko gotorlekua berreraiki du bideo batean
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/24
Patxi Juaristik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleak, ikus-entzunezko formatuan berreraiki du Araiako (Araba) gaztelua. Eusko Jaurlaritzarekin eta Asparrenako Udalarekin abiatutako lankidetza proiektu baten esparruan gauzatu da master amaierako lan hau, eta UPV/EHUko SGIker zerbitzuen babesa dauka.