(2024/05/22) UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorrek beren tomografo konputarizatua aurkeztu dute, Estatuan bakarra, bereizmen handia duelako.
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/22
Ekipamendu berri hori Europar Batasunak finantzatu du 1,5 milioi eurorekin, eta unibertsitate-komunitateari eta euskal zientzia-sistemako beste eragile batzuei emango die zerbitzua.
Atzo, 2024/05/20an, azpiegitura berri hori aurkeztu zen UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuko Martina Casiano eraikinean egin den ekitaldi batean. Bertan izan dira Eva Ferreira errektorea, Inma Arostegui Ikerketako errektoreordea, Itziar Alkorta Calvo SGIkerreko zuzendaria eta talde horren erabileraren ardura duten teknikariak, Leire Sanfelices eta Aitor Larrañaga.
Azpiegitura horrek unibertsitate-komunitate osoari eta beste eragile zientifiko-teknologiko publiko zein pribatu batzuei emango die zerbitzua.