Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Abian da Osasunaldia osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia

Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia antolatu du. Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Horretarako, apirilaren 1a baino lehenago lanaren laburpen bat (euskaraz) plataformara igo beharra dago, jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren, laburpen guztiekin, Osagaiz aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Horretaz gain, entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da, ondoko helbide elektronikora idatzita: oee@oeegunea.eus.

Jardunaldia aurrez aurre Medikuntza eta Erizaintzako Leioako Fakultatean, Donostia Ospitale Unibertsitatean, Gasteizeko Erizaintza Eskolan eta online egingo da.

Ikasle bakoitzak egun berean lanaren aurkezpena partekatuko du. Lan bakoitza aurkezteko 8 minutuko tartea erabili ahalko da.

Ikasleei deia
Dei egiten dizuegu azken urteetan osasun-zientzietan graduatu zareten ikasle guztiei, hartutako lan guztiari ikusgarritasun gehiago eman diezaiozuen. Ekarri itzazue zuen gradu-amaierako lanak Jardunaldi honetara eta aurkeztu zuen ikaskide izan direnen aurrean. Osagaiz aldizkariaren ale berezi batean argitaratuta ikusiko dituzue lan horien laburpenak eta Osasunaldia 2025eko jardunaldian parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko duzue.
Animo eta parte hartu!