“Materiales activos: revolucionando el mundo de los sensores y actuadores”. Ana Catarina Lopes
Data
2024/11/20, 12:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2024ko Udazkeneko Jardunaldiak
Eguna: 2024/11/20
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo
"MATERIALES ACTIVOS: REVOLUCIONANDO EL MUNDO DE LOS SENSORES Y ACTUADORES” izenburuko hitzaldia Kimika Fisikoa saileko Ana Catarina Lopes Ikerbasque eta Ramón y Cajal ikertzaile doktoreak emango du.
Laburpena
IoT eta hiri adimendunen aro berrian, material aktiboek funtsezko zeregina betetzen dute. Material horiek kanpo-estimulu bati modu dinamikoan erantzuteko gai dira, eta, horregatik, ingurunearekiko interakzio dinamikoa ahalbidetzen dute, sentsore eta eragingailu eraginkorragoak garatzea erraztuz. Azkenaldiko ikerketei esker, gero eta material arinagoak, azkarragoak, jasangarriagoak eta biobateragarriagoak sortu dira. Aurkezpen honetan, funtzionamendu-printzipioen, aurrerapenen eta aplikazio berrienen ikuspegi orokorra eskainiko da, eta bereziki azpimarratuko da material piezoelektrikoen eta magnetoelastikoen garrantzia, funtsezkoa baita teknologia modernoak eta konektatuak garatzeko.
Hizlariaren datuak
Ana Catarina Lopes (Portugal, 1983) Fisika eta Kimikan lizentziaduna da, eta Zientzietan doktorea (Fisika espezialitatea) Minho Unibertsitatean (Braga, Portugal). 2015ean, Euskal Autonomia Erkidegora joan zen Marie Slodowska-Curie (Horizon 2020) banakako beka baten bidez, BCMaterials-en. 2021aren amaieran, eta CICenergiGUNEn lan egin ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen Ikerbasque Fellow ikertzaile gisa, eta gaur egun Ramón y Cajal ikertzaile ere bada. IMACROMAT taldeko kide da, eta material aktiboak eta horien aplikazioak garatzen ditu, bereziki magneto-aktiboak.
Komunikazioaren informazioa
- Izenburua: “Materiales activos: revolucionando el mundo de los sensores y actuadores”.
- Egileak: Zientzia eta Teknologia Fakultatearen dekanotza
- Hizlaria: Ana Catarina Lopes