Kultura ondarea aztertzen: Zientzia eta Teknologia artearen esanetara. Oskar Gonzalez Mendia
Data
2025/03/19, 12:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2025eko Udaberriko Jardunaldiak

Eguna: 2025/03/19
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo
Kultura ondarea aztertzen: Zientzia eta Teknologia artearen esanetara.
Oskar Gonzalez Mendia
Paraninfoaren sarreran ikerketa arlo honetan lana egiten duten Fakultateko ikerketa taldeen posterrak egongo dira. Poster-erakusketa 10etatik aurrera irekita egongo da, zer egiten duten azalduko diguten ikertzaileen presentziarekin.
Antolatutako hitzaldietara joanda hautazko kredituak aitortzeko aukera dago.
Laburpena
Kultura ondarea zaintzeko ezinbestekoak dira Zientzia eta Teknologia. Alde batetik, kimika eta fisika bezalako diziplinei esker, artelanen ezaugarriak hobeto ezagutu ditzakegu eta nola zahartuko diren aurresan dezakegu. Beste alde batetik, teknika analitikoak erabilita, artelan horiek aztertu ditzakegu informazio erabilgarria eskuratzeko: haien konposizio kimikoa, kontserbazio egoera, artistak jarraitu zuen sortze-prozesua, etab. Hitzaldi honetan, Arte Ederretako Fakultatean, bereziki Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan, Zientzia eta Teknologiak duten papera aztertuko dugu. Gainera, azken urteotan garatutako ikerkuntza-proiektu baten azken emaitzak ikusiko ditugu.
Hizlariaren datuak
Oskar González-Mendia Euskal Herriko Unibertsitatean Kimikan lizentziatua eta doktorea da. Leiden-en (Herbehereak) doktorego osteko egonaldi baten ondoren Euskal Herrira itzuli zen. Hainbat urtez Zientzia eta Teknologia Fakultatean "ordezko" irakasle bezala lan egin ostean, Arte Ederren Fakultatean lortu zuen plaza. Gaur egun, Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan irakasten du eta arlo horretara bideratu du bere ikerkuntza-lerroak. Zientzia eta Artearen arteko loturari buruz dibulgatzen du irratian eta hitzaldietan, eta 2021ean "Por qué los girasoles se marchitan" liburu argitaratu zuen.
Komunikazioaren informazioa
- Izenburua: Kultura ondarea aztertzen: Zientzia eta Teknologia artearen esanetara.
- Egileak: Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanotza
- Hizlaria: Oskar Gonzalez Mendia