euskaraespañol

Kronika

Graduazio berria IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/03/31

Agintariak eta graduatu berriak eskolaren atarian | Argazkia: IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolak Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufaturing Unibertsitate Masterreko ikasleak graduatzeko ekitaldia egin zuen. Ekitaldian zehar aipamen berezia jaso zuten Markel López Vasco eta Igor Irastorza Azanza ikasleek Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufaturing Unibertsitate Masterreko espediente onenen artean, hurrenez hurren. Gainera, Mingyang Gao Berrikuntzako Ingeniaritza Graduko ikasle ohiak parte hartu zuen, eta ikasle ohien ordezkari gisa adierazi zituen bere bizipenak eta eskerrak. Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Marian Iriarte Euskal Herriko Unibertsitateko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordeak; Ion Zubiaurre Elgoibarko Udalaren alkate ordeak; Sara Urionabarrenetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak; Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendariak; Josu Riezu AFM Clusterreko Pertsonen arloko zuzendariak; eta, Edurne Iturbe Ingeniaritza Dualaren Eskolaren zuzendariak. Ekitaldia Koralai Ahots Taldearen emanaldiarekin amaitu zen.