Santander Erasmus Beka

Eskatu, bai ala ez?
BAI, ESKATU BEHAR DA.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko tokia
% 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten eskatzaileek ziurtagiri bat bidali behar dute datuak babesteko klausularekin (pdf, 51 Kb) batera, nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera, gaian "Santander Erasmus beka" adieraziz.
Zenbatekoa
Bases del Programa "Becas Santander Estudios para Erasmus" Convocatoria 2025/2026
UPV/EHUari emandako bekak: 1.000 euroko 15 beka
Eskaera egin ondoren, zure eskaeraren egoera egiazta dezakezu Banco Santander Webgunean. Bekaren onuradunek Santander bankuaren mezu elektroniko bat jaso dute, diru-laguntzaren esleipena jakinarazteko.
Onartutako eta onartu ez diren ikasleen zerrenda
UPV/EHU "Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako" (CRUE) kide gisa gonbidatu du Banco de Santanderrek "Erasmuserako Santander Estudios Bekak" programan parte hartzeko.
Gure webgunean argitaratutako oinarrien arabera, eskabideak aurkezteko epea (apirilaren 30a) amaitu ondoren, deialdian ezarritako parte hartzeko baldintzen arabera eskabideak egokiak diren ala ez aztertuko da, eta, horren ondoren, honako zerrenda hauek argitaratuko dira:
1- Onartutako ikasleen behin behineko zerrenda
2- Deialdiko baldintzaren bat ez betetzeagatik baztertutako ikasleen zerrenda
Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda
Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda
Bekaren onuradun diren ikasleen behin betiko zerrenda eta itxaron-zerrenda
1-Bekaren onuradun diren ikasleen behin betiko zerrenda
2-Itxaron-zerrenda