Doktorego programan onartua izateko ezohiko aldia

Doktorego programan onartua izateko ezohiko aldia

Doktorego programan onartua izateko ezohiko aldia, azaroaren 27ra arte.

UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 7. artikuluaren arabera (Ikasleak onartzeko prozedura), doktorego programa batean onartua izateko eskaria egin ahal izango da epe orokorretik kanpo kasu hauetan:

  • Matrikula ezinbesteko baldintza bada doktorego aurreko kontratua egiteko doktorego aurreko finantziazio deialdi ofizial baten babesean.
  • Eskatzaileak sarbide eta onarpenerako baldintzak betetzen baditu.
  • Doktorego programan plazak geratzen badira.
  • Programan onartua izateko eskaria lotuta badago batzorde akademikoak doktorego aurreko finantziazioa emateari.

Ezohiko epeak irekiko dira interesdunek izena eman dezaten, eta ikasleak onartzeko baldintza izango da doktorego aurreko finantziazioa lortzea. Horretarako, eskatzaileak:

  1. izena eman behar du doktorego programan, jarraibideen arabera.
  2. onespen gutuna (docx, 441 Kb) erantsi behar du.
  3. deialdia publikoa ez bada, erantsi deialdiaren dokumentua (edo esteka bat)