Programa
EHUkirola Arabako Programa
UPV/EHUren helburua da kirolaren bidez heztea, unibertsitateko komunitate osoarentzako kirol-praktika fisikoa lortuz, kalitatezkoa eta jarraitua, kudeaketa deszentralizatua, eraginkorra eta efizientea eginez.
JARDUEREN ARLOA
Kirol-jardueren eskaintzaren kalitatea eta kantitatea handitzea, errentagarritasun ekonomikoa hobetzea kostuak egokituz, azken jarraipena eta ebaluazioa areagotzea, elkartegintza bultzatzea, hornitzaileekiko harremanak bultzatzea (gimnasioak, enpresak, unibertsitate-zentroak, udalak, federazioak eta klubak), bizi-kalitatea, osasuna, besteekiko harremana eta pertsonen prestakuntzarako eta garapenerako bizipenak hobetzen laguntzen duen kirol-jarduera erraztuz.
Hauek dira lan-unitateak:
Sustapenen unitatea
Helburua da gorputz- eta kirol-jarduera interesa duen ororengana iristea, unibertsitate-komunitatearen eskaerei eta interesei erantzutea eta kirol-jarraitutasuna bermatzea.
Arlo honetan zerbitzuak hitzartu dira hainbat erakunderekin (pribatuak zein publikoak), kirol-erakundeekin eta gimnasioekin, hainbat ikastaro eta kirol-eskola egiteko. Jarduera horiek orientatuta daude eta jarraipena dute praktikari eta dedikazioari dagokienez, urritik ekainera bitarteko programa batekin. Hainbat kirol-teknika ikasteko eta hobetzeko aukera ematen dizute.
Pilates, Yoga, Entrenamendu funtzionala- HIIT, Zunba. GAP, Boleibola, Euskal Pilota, Errugbia, Tenisa eta beste kirol modalitate asko.
Era berean, Kirol eta Abentura jarduerak ere egin dira, naturan. Bi eskaintzatan banatu dira: bata, lehenengo lauhilekoan; eta, bigarrena, bigarrenean. Zuzendutako jarduera puntualak eta jolasaren eta naturaren alorreko programak ere bai; eta jakina, baita ikastaro monografikoak, iraupen laburrekoak, ere. Azken batean, ingurumenarekin eta ingurumenaren neurriko erabilerarekin, airearekin, urarekin, mendiarekin, elurrarekin... lotutako jarduerak dira.
Ikasturte hasieran kirol jardunaldi errekreatiboa egiten dugu Kirolaren Egunean, UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko kirol-jarduera fisikoetan parte hartzea sustatzeko (ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak).
Unitate honetan biltzen dira, halaber, Unibertsitate Zentroei emandako laguntza guztiak: ekimenetan, txapelketetan, barneko lehietan, ikastaroetan...
Lehiaketen unitatea
Araututako jarduerak dira, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketetan egiten direnak. Taldeko eta banakako kirolak, lagunekin eta campusean, zure zentroa edo unibertsitatea ordezkatuz.
Neguko eta udaberriko txapelketak, 25 kirol modalitate baino gehiagotan.
Xakea, Saskibaloia, Eskubaloia, Futbola, Pilota, Areto-futbola, Frontenisa, Boleibola, Tenisa, Igeriketa, herri-lasterketak, Herri kirolak, etab.
Campus arteko eta unibertsitateen arteko lehiaketak. Otsailetik uztailera bitartean egiten dira, campus bakoitzeko irabazleekin eta ezarritako hautaketa-irizpideak betetzen dituzten ikasleekin.
Nazioarteko lehiaketak. ‘Zabalki' Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketan hartzen dute parte. Kirol Kontseilu Gorenak unibertsitate-kiroletarako egindako deialdi ofizialetan ere hartzen dute parte.
UPV/EHUko Errendimendu Handiko eta Goi Mailako Kirolarien tutoretza-programa.
Formakuntzaren unitatea
- Ikastaroak (kirol-federazioekin lankidetzan aritzea entrenatzaileen eta arbitroen ikastaroetan, berak edo guk eskatuta), hitzaldiak, jardunaldi-kongresuak, etab.
- Lankidetzak, ikerketa-proiektuekin eta/edo doktorego-tesiekin, UPV/EHUko sailek eskatuta, bai eta beste unibertsitate batzuek informazioa bidaliz edo eskatutako edozein premiaren bidez (kanpo-ebaluazioa) egiten dituzten lanekin ere.
- Kirol-jardueretarako aukerako gradu-kredituak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- UPV/EHUko Errendimendu Handiko eta Goi Mailako Kirolarien tutoretza-programa.
- Kirol Egokituaren Programa. EHUkirola Campuseko Kirolek urritasuna duten ikasleen kirol-beharrei erantzuten diete. Alde horretatik, pertsonalki arduratzen gara beharrak ezagutzeaz eta eskaintzen ditugun aukerei buruzko informazioa emateaz, baita une oro orientazioa eta laguntza emateaz ere, kirol-jarduerak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikasleek EHUkirola Campus bakoitzeko Kiroletara jo beharko dute.
INTALAZIOEN UNITATEA
Unibertsitateaz kanpoko instalazio publiko zein pribatuak kudeatzea, modu askean erabili ahal izateko (igerilekuak, pilotalekuak, gimnasioak, etab.).
Aholkularitza eskaintzea (errektore-taldeari edo/eta Arkitektura eta Herri-lan Zerbitzuari, instalazioekin lotutako premia guztietan), proposamenak egitea (EHUko estamentuek hala eskatuta, instalazioak egiteko, kirol-ekipamendua eskuratzeko eta instalazio-zerbitzua kudeatzeko baldintza teknikoen agiriak) eta Unibertsitateko instalazio berriak eraikitzean, lankidetza eskaintzea (eskatzen dizkiguten kudeaketa-lanak eginez eta daukagun informazioa emanez).