Aplikazio habiaratuak

Eztabaida Liga G9 - XV Eztabaida Liga

G9 Taldearen Unibertsitateko XV Eztabaida Liga

G9 Unibertsitateen Taldeak urtero antolatzen duen Unibertsitateen arteko hamabosgarren Eztabaida Ligaren egoitza UPV/EHU izango da Gasteizen. Unibertsitateko ikasleen artean elkarrizketa eta ideiak jendaurrean aurrez aurre jarketa sustatzea da heluru nagusia, elkarrekin bizitzeko eta informazioa bilatzeko, analisia egiteko, ahoz adierazteko, entzuteko, taldean lan egiteko eta erantzuteko azkartasunerako trebetasunak garatzearekin batera.

Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 2025eko G9 Unibertsitate arteko XV. Eztabaida Liga antolatu du Gasteizen, apirilaren 2, 3 eta 4an.

Parte hartzaileak G-9 unibertsitateetako ikasleak izan behar dira, 2024/2025 ikasturtean lurralde osoan baliozkoak diren lizentziatura, master eta doktorego titulu ofizialetan matrikulatuta daudenak. Eztabaida-talde bakoitza gutxienez hiru kidek eta gehienez bostek osatuko dute. Taldeak honela antolatuko dira:

  • Kapitain bat
  • Bi hizlari gutxienez
  • Gainerako taldekideek ikertzaile gisa jardungo dute.

Eztabaida egiteko ezinbestekoa izango da gutxienez taldeko hiru kide egotea. Kapitainaren aukeraketa taldearen araberakoa izango da, eta eztabaida bakoitzean aldatu ahal izango da. Izen-ematea talde osoka egingo da.

Eztabaidatuko den gaia “Prest al daude Europako herrialdeak etorkizunean klima aldaketak eragin ditzakeen hondamendi naturalei behar bezala erantzuteko?” izango da

Tarjeta - XV Eztabaida Liga: Araudia

Tarjeta - XV Eztabaida Liga: Lehiaketa koadroa

Tarjeta - XV Eztabaida Liga: Streaming