TG0008 - Irakasle-Ikertzaileen espedienteak
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Datuen tratamenduaren helburuak dira: gauzatzea, kontrolatzea eta kudeatzea UPV/EHUren ikerketa eta irakaskuntza zerbitzu guztiak, ematen diren modalitate guztietan (aurrez aurre, urrunetik edo on line) eta haien alderdi guztietan; halaber, ikasleek modalitate horietan eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko prozesuak kudeatzea, irakaskuntza gidetan zehazten denaren arabera. Era berean, nominen gestio osoa egitea eta horri lotutako zeregin administratibo guztiak betetzea, eta behar diren gestioak egitea zerga araubidea eta gizarte prestazioei buruzkoa betetzeko.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Tratamendua beharrezkoa da interesdunak unibertsitatearekin daukan kontratua edo lotura administratiboa gauzatzeko eta unibertsitateak bere zerbitzupeko langileen arloan dituen eginkizunak betetzeko, hori guztia honako hauek betez: Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoko 33. eta 47. artikuluak; Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea; eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua. Era berean, tratamendua beharrezkoa da langileak UPV/EHUrekin lotzen dituen kontratu edo izendapenak dakartzan betebeharrak betetzeko, honako hauek betez: zerga arloko araubidea (PFEZ, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga...), Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra edo Estatutuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzari buruzko Legea, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Aipatutako helburuetarako guztiz beharrezkoak diren datu horiek lagatu ahal izango dizkiogu Administrazio Publikoetako Ministerioaren Langileen Erregistroari, oinarri hartuta abenduaren 30eko 2073/1999 Errege Dekretua. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Osasuna
- Sindikatu bazkidetzari buruzko informazioa
- Administrazio arloko arau hausteak
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
- Erregistroko zenbaki pertsonala
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Izenpea / Hatz-marka
- Irudia / Ahotsa
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Egoera zibila
- Familiari buruzko datuak
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Adina
- Sexua
- Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
- Sarrerak, errentak
- Bankuko datuak
- Nominako datu ekonomikoak
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Lanbide-arloko esperientzia
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Kidegoa / eskala
- Kategoria / maila
- Lanpostuak
- Ekonomikoak ez diren nominako datuak
- Langilearen historiala
- Kontratuko datuak
- Bateraezintasunak
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.