Informazio orokorra
Idazkaritza Nagusia UPV/EHUko gobernu eta administrazio orokorreko kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede emailea da, eta bere funtzioak Unibertsitateko Estatutuetako 187. artikuluan zehazten dira. Idazkaritza Nagusiaren barne Lege Zerbitzua dago. Zerbitzu honek laguntza eta aholku emango die zuzenbidearen arloan unibertsitateko organoei. Era berean, UPV/EHUren ordezkari eta interesen defendatzaile izango da.