TI0045 - Ikasle nerabeengan gertatzen den depresio sintomatologiarekin erlazionatutako banakako, familia eta gizarte faktoreak
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko 12 eta 16 urteren arteko ikasle nerabeek bete dituzten galdetegietatik eratorritako emaitzak aztertu. Egin beharreko azterketa deskribatzaile eta korrelazionala izango da, zeharkakoa eta helburu hauekin: - sexua eta adina kontutan hartuta, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan eskolaratutako nerabeen depresio sintomatologiaren prebalentzia aztertu; - nerabeen depresio sintomatologiaren eta aldagai pertsonal eta kontestualen arteko harremana aztertu (autoestimua, antsietatea, gizarte abileziak, atzemandako gizarte euskarria, bullinga, cyberbullinga, familia harremanen pertzepzioa); - gizarte sareen erabilera eta depresio sintomatologiarekin duten erlazioa aztertu; - aztertutako laginaren depresio sintomatologia aurreikusten duten aldagaiak identifikatu.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Interesdunen baimena.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Datu biometrikoak
- Identifikazioko datuak:
- Izen-abizenak
- Izenpea / Hatz-marka
- Jaiotze dataren bidez identifikatzeko eskatuko zaie
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Jaioteguna
- Adina
- Sexua
- Gizarte-egoerari buruzko datuak:
- Zaletasunak / bizimodua
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.