TG0058 - Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak kudeatutako jarduerak
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak kudeatutako jardueretan parte hartzeko izen ematea, UPV/EHUrekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzeko. Unibertsitateko gaiekin lotutako informazioa bidaltzea.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Interesdunen baimena.
Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.
Tratamendua beharrezkoa da unibertsitatearen interes legitimoak betetzeko, interesdunen interesen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen gainetik egonik interes legitimo horiek.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Izenpea / Hatz-marka
- Irudia / Ahotsa
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Familiari buruzko datuak
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Adina
- Sexua
- Nazionalitatea
- Ama-hizkuntza
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Ikasketen historiala
- Zein lanbide-elkargoetako eta elkartetako kide den
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Lanpostuak
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.