Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2023-2024)

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak 2023-2024 ikasturtean blokean bildutako irakasgaiak eta irakasgai solte berriak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.
Eskaria aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9tik 31 arte izango da.
Eleaniztasun Planean parte hartzera sustatzeko irakasle plazak kontratatzeko baliabide gehigarriak eskatu nahi duten sailek 2023ko urtarrilaren 9tik 31 arte egin behar diote Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzari, plaza bat aldi baterako betetzeko Irakasleen Gestiorako Arautegian jasotako 9. eranskinaren bidez.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko deialdia (pdf ,2,98 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)I. eranskina: Baimen eskaria irakasgai blokeak hizkuntza ez ofizialetan emateko (docx ,59,76 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)II. eranskina: Baimen eskaria irakasgai solte berriak hizkuntza ez ofizialetan emateko (docx ,50,86 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)III. eranskina: Hizkuntza ez ofizialetan eskainitako irakasgaien baja edo aldaketak baimentzeko eskaria (docx ,47,73 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)9. eranskina: Aldi baterako plaza betetzeko eskakizuna (doc ,267,00 Kb)
Ebazpenaren proposamena: Hizkuntza ez ofizialetan eskainitako irakasgaiak baimentzea Eleaniztasun Planaren barruan (2023-2024)
Alegazioak eta zuzenketak
Blokeetan multzokatutako irakasgaiak eta/edo irakasgai solteak eskaintzeko baimenei alegazioak egin nahi dizkieten ikastegiek arrazoitu egin beharko dituzte alegazioak, beharrezkotzat jotzen dituzten argudioak azalduta.
Zuzenketei dagokienez, aldatu beharreko datuak argi adierazi beharko dira.
Bai alegazioetan bai zuzenketetan, honako hauek agertu beharko dira: campusa, ikastegia, saila eta irakasgaiaren izen osoa, kasu guztietan dagokion kodea adierazita (campusaren kasuan izan ezik).
Alegazioak edota zuzenketak UPV/EHUren barne postaz bidali beharko dira, eta Eleaniztasun Unitateari zuzenduko zaizkio (Izardui Komandantearen kalea 2, 01006 Gasteiz).
Horrez gain, eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: eleanizt@ehu.eus
2023-2024 ikasturtean hizkuntza ez ofizialetan emateko baimena daukaten irakasgaien behin-betiko zerrenda
Akatsen zuzenketa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen 2023ko martxoaren 15eko Erabakian antzemandakoak. Erabaki horren bidez onartu egin zen 2023-2024 ikasturtean hizkuntza ez-ofizialetan emateko baimendu diren irakasgaien zerrenda.
Erakunde honek finantziatutako deialdia:
