Global_Training_portada

GLOBAL TRAINING PROGRAMA PRAKTIKA PROFESIONALAK ATZERRIAN EGITEKO

Programa honen bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

Get ready,
Be more,
Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

Harremanetarako emaila : globaltraining@ehu.eus

Enplegu zentroekin telefonoz ere jar zaitezke harremanetan:

Araba: 945 01 4436

Bizkaia:  946 01 7973, 946 01 3679

Gipuzkoa: 943 01 5946

 

Deialdiak ekaina eta uztaila bitartean irekitzen dira urtero.