Agur Ekitaldia

Agur Ekitaldia

UPV/EHU-ko MUGIKORTASUN PROGRAMETAKO BISITATZAILEENTZAKO AGUR EKITALDIA Maiatzak 16 goizeko 11:10etan, Gipuzkoako Campusean, Santa Maria Auditorioan

2022ko Farewell bideoa

2023ko Farewell bideoa

Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitatzaileak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizuegu.

Aipaturiko ekitaldia, maiatzaren 16ean (ostirala), goizeko 11:10etan ospatuko da, Gipuzkoako Campusean, Santa Maria auditorioan.

Izugarri poztuko ginateke zuen buddy-ak gonbidatuko bazenituzte.

Donostira joateko DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA eskainiko dugu Gasteiztik eta Bilbotik.

Autobusak 09:15etan aterako dira eta 18-etan itzuli. 

AUTOBUSEN IRTEERA ETA HELMUGA:

BILBO 9:15  Luis Briñas kalean San Mames aurrean

GASTEIZ 9:15  Bar Zeppelin 

(Itzulera) DONOSTIA-tik 18:00 Autobus geltokia IM Barriolako aurrean 

Ekitaldira etortzekoak bazarete, horren berri eman, mesedez, baita autobusean tokia hartzeko erreserbarena ere, bete esteka honetan aurkituko duzu formularioa: ETORTZEA BAIEZTATZEA

Azkenean ezin bazara joan, mesedez, ezeztatu zure eserlekua esteka honetan: ETORTZEA BERTAN BEHERA UZTEA

Ekitaldirako IZENA EMATEKO eta autobuseko plaza erreserbatzeko DATA MUGA: Maiatzaren 8ko 24:00ak.

Benetan eskertuko genuke unibertsitatean izandako gainerako ikasleekin ekitaldian zuen esperientzia partekatuko bazenute, mezu bat helbide honetara bidalita: gasteiz.welcomecentre@ehu.eus

 

Harrera

11:10etan         UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko Teresa Lalindek, harrera egingo die Joxerramon Bengoetxea Errektoreari eta Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordeari, Carlos Santamariako sarreran.                

Programa

11:15etan         Teresa Lalinde, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa, ongi etorria.

11:25etan         Gotzone Barandika, Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra. 

11:30etan         ‘Mugikortasun esperientziak’, UPV/EHUko mugikortasuneko hiru ikasle.

12:05etan         Erasmus Student Network (ESN) elkarteak egiten duen lana aitortu.

12:15etan         Oparien zozketa.

12:30ean          Joxerramon Bengoetxearen, UPV/EHUko Errektorearen, hitzaldia.  

12:40etan         Argazki ofiziala.

12:50etan         Dantza taldea eta Trikitixa.

13:20etan         Txosna (taloak eta edaria).

Anima zaitez, zain gaituzu!