Ikastegietako ingelesezko web orriak zuzendu eta itzultzeko deialdia

Ikastegietako ingelesezko web orrien edukiak zuzendu eta itzultzeko deialdia 2024-2025

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak epea ireki du nazioarteko mugikortasuneko ikasleei bideratutako ingelesezko webguneetako testu hautatuak zuzentzeko eta/edo itzultzeko eskaera egiteko.

Eskabideak deialdi hau argitaratzen den egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, aurrekontua agortu arte. Nolanahi ere, eskabideak bidaltzeko azken eguna 2024ko azaroaren 22a izango da.

Erakunde honek finantziatutako deialdia: