Hiriko aireportua (Foronda izenekoa) Gasteizko hirigunetik 9 km-ra dago. Taxi bat har daiteke erdigunera, 25-35 eurotan (gutxi gorabehera). Autobusak ere badaude erdigunera 4 eurogatik. RyanAir airelineak operatzen du aireportu honetan.
Bilboko Aireportua (Loiu) da eskualdeko aktiboena. Bilbon lurreratzen bazara, autobusa har dezakezu aireportutik hiriko autobus-geltokira, TERMIBUSera. Maiztasuna: 15 minutu, 6:00etik 24:00era. TERMIBUSetik autobusez bidaiatu dezakezu Vitoria-Gasteizera. Kontsultatu ordutegiak webgune honetan: www.autobuseslaunion.com. Adi! Azken autobusa 22:00etan irteten da astelehenetik ostiralera eta goizago asteburuetan.
Santander-Seve Ballesteros aireportuan lurreratzen bazara: Aireportuan berau egunero Vitoria-Gasteizekin konektatzen duten autobus-lineak daude. Ibilbidearen iraupena: 2 ordu eta 30 minutu. Txartelaren gutxi gorabeherako prezioa: 16 euro. Informazio gehiago: www.alsa.es.