-
Euskarari buruzko ideia batzuk uxatzen ditu liburu honek
-
Teresa del Valle antropologoa zendu da
-
Espejito, espejito mágico, ¿quién es la más bella? Instagram lo tiene claro
-
Kalamu-kontsumoaren ondoriozko eskizofrenia jasateko arriskuaren biomarkatzaile potentzialak
-
Ikerlari gazteen erakusleiho eta topaleku
Teresa del Valle antropologoa zendu da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/08

Teresa del Valle (Donostia, 1937ko apirilak 1 - 2025eko apirilak 8) zendu da, UPV/EHUko Gizarte Antropologiako katedradun emeritua eta antropologia feministaren bultzatzaile nagusietako bat. Eusko Ikaskuntza 2018 Saria Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloan, Jakiundeko akademikoa, Berdintasunerako Emakunde Saria (2010), dibulgazio-lan garrantzitsua egin zuen, eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ibilbide luzea izan zuen, berrogei urte baino gehiagoko irakaskuntzarekin, bai Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), bai Estatuko edo atzerriko beste unibertsitate batzuetan. Teresa del Valleren ikerketa-ildo nagusiak honako hauek izan ziren: Kritika feminista Gizarte Antropologian; Hiri Antropologia; Antropologia Politikoa; Memoriaren etnografia; eta Metodologia kualitatiboak. Hainbat lanen egilea, argitalpen askotan parte hartzeaz gain, European Association of Social Anthropologists elkartearen talde sortzaileko kidea izan zen. Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako lehendakariordea izan zen (2006-2010).