-
Euskarari buruzko ideia batzuk uxatzen ditu liburu honek
-
Teresa del Valle antropologoa zendu da
-
Espejito, espejito mágico, ¿quién es la más bella? Instagram lo tiene claro
-
Kalamu-kontsumoaren ondoriozko eskizofrenia jasateko arriskuaren biomarkatzaile potentzialak
-
Ikerlari gazteen erakusleiho eta topaleku
Herbehereetako Geografiako 120 ikaslek Bilboko hiri inklusio eta kultura-politikak "in situ" aztertuko dituzte
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/15

NON: Bizkai Aretoan. NOIZ: 2025eko apirilaren 14an. NORK: Mitxi. UPV/EHU
Radboud Universityko (Herbehereak)Geografia, Hirigintza eta Ingurumen Graduko ehuntahogei ikaslek Bilbo bisitatuko dute apirilaren 14tik 16ra, hainbat landa-lan egiteko kalearen oinean. Haien lanetako gaiak askotarikoak dira, hona hemen landutako adibide batzuk: klima-aldaketa lantzeko hiri-politikak, kolektibo behartsuen gizarteratze-politikak, metropoli-azpiegiturak, jaiak eta nazioarteko ikasleen integrazioa, Bilboko Athleticen eta herritarren nortasunaren arteko lotura. "Erasmus etxean, Erasmus at home" izena duen nazioarteko hezkuntza-proiektu honek Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren laguntza du, eta lanak egiteko Holandako ikasleek UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleen laguntza izango dute.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus