AMP Group
Datu orokorrak
- Kokapena
- Joxe Mari Korta Zentroa
- Kimika Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Alejandro Jesús Müller Sanchéz
- Doktore kopurua
- 5
- Osakide kopurua
- 12
- Posta elektronikoa
- alejandrojesus.muller@ehu.es
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) http://www.polymat.eu/en/group
Osakideak
- Alejandro Müller
- Agurtzane Mugica
- Manoli Zubitur
- Jon Maiz
- Nerea Zaldua
Ikerketa-ildoak
Taldeak fase anitzeko material polimeriko erdi kristalinoen egitura, morfologia, funtzionaltasuna eta propietateak ikertzen ditu. Fase anitzeko material polimeriko aurreratuen nukleazioa, egitura, morfologia eta kristalizazio zinetika ulertzen saiatzen gara. Material horien artean daude, besteak beste, polimero nahasteak, polimero nahaste nanoegituratuak eta nanokargak, blokeko kopolimeroak, ausazko kopolimeroak, nanokonposatuak eta bionanokonposatuak, polimero ziklikoak edo askotariko topologia molekularrekoak, polimero konfinatuak, nanohibridoak.
Arestian deskribatutako materialen azterketa hainbat teknikaren bidez egiten da: adibidez, ekorketako kalorimetria diferentziala, termograbimetria, kono mikrokalorimetria, argi polarizatuko eta indar atomikoko mikroskopia optikoa. Horrez gain, beste talde batzuekiko elkarlanari esker, ekorketa eta transmisioko mikroskopia elektronikoaren bidez karakterizatu daitezke morfologia eta egitura, baita X izpien bidez ere (SAXS eta WAXS). Halaber, beste talde batzuekin lankidetzan ebaluatzen dira propietate mekanikoak, dielektrikoak eta erreologikoak.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Tresneria
- Potentzia konpentsazioko hiru Perkin-Elmer kalorimetro (Pyris, 8000 eta 8500)
- Flash DSC bat edo mikrokalorimetro bat abiadura ultra handiko txipean; 10.000 K/s-ra arte berotu dezake
- Argi polarizatuko bi mikroskopio optiko berotze xafla egokituekin
- Balantza termograbimetriko bat
Proiektu aipagarrienak
Reciclaje y Revalorización de botellas de leche en materiales innovadores (REVALPET), Europar Batasuneko Funtsak (EGEF), 2016ko urritik 2019ko azarora.
Crystallization of Polyurethane Polymers, BASF, 2015eko ekainetik 2017ko otsailera.
Ensamblado de Polímeros Biodegradables desde la macro a la nanoescala. Procesabilidad-Estructura/Propiedades-Aplicaciones, MINECO, 2018ko apiriletik 2021eko apirilera.
Research and Innovative Staff Exchange (RISE) H2020-MSCA-RISE-2017-778092, European Commision Research Executive Agency, Marie Skłodowska-Curie Research and Innovation Staff Exchange (RISE), 2018ko urtarriletik 2021eko abendura.
Nano-Materiales Poliméricos con morfologías y funciones definidas mediante templating (extrínsico) y ensamblamiento (íntrinseco), MINECO, 2015eko urtarriletik 2017ko abendura.