Zer dira Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelak (UEG)
UEG gela bat lankidetzarako gune bat da, Ikasgelen babesle diren erakunde laguntzaileen eta UPV/EHUren arteko lankidetzarako gunea. Ikasgelen helburua da UPV/EHUk eta erakunde laguntzaileek ikaskuntza eta ikerketa jardun bateratua sustatzea, hartara, profesional bikainen prestakuntza eta ezagutzak enpresa, ikergune eta, oro har, gizartera transferitzea sustatuz.
Lankidetza ereduak askotarikoak izan daitezke, Gela motaren eta Gela bakoitzerako ezarritako helburuen arabera. Geletan honako jarduera hauek egiten dira, besteak beste:
1. Prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzeko ekintzak antolatzea, Gelan parte hartzen duten erakundeen intereseko eremuetan.
2. Ikasketako eta ikerketako lan akademikoak egitea Hezkuntzarako Lankidetza programen (borondatezko praktikak), Gradu Amaierako Lanen, Master Amaierako Lanen eta Doktorego Tesien (lehentasuna izanik «Industria doktoregoa» aipamena dutenak) esparruan.
3. Prestakuntzako jardunaldiak, mintegiak eta ikastaroak antolatzea, espezifikoak nahiz etengabeko prestakuntzako plan orokor baten barruan.
4. Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko proiektuak egitea; horien edukia kasuan kasu sinatutako hitzarmen espezifikoetan zehaztuko da.
5. Ikerketa zientifiko eta teknikoko baterako azterlanak, lantalde mistoak osatuta.
6. Bi aldeetarako interesgarriak izan daitezkeen antzeko beste jarduera batzuk.