presentacion

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateak, Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, harreman eta informazio jarioa sortu nahi du, ikasketa-munduaren eta ekonomia osatzen duten sektoreen artean.

Gaur egun, nekez egin daiteke enpresa-proiektu bat berrikuntzari zuzendutako ildo estrategikorik izan gabe. Halaber, berrikuntza, hein batean, goi-mailako ikerkuntzak ematen dituen emaitzetan oinarritzen da.

EHUk Ikerketaren emaitzak eskualdatzeko bulegoa (IEEB) du; eta horren bidez, inibertsitateko ikerketetan sortutako jakintza enpresen eta erakundeen esku jartzen da, honako eredu hauen arabera:

Jakintza sortzen duen neurrian, EHUk gure gizartean ongizatea eta berrikuntza sustatzeko proiektu guztiei ekin nahi die, erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetzan.

Eremu honetako jardueraren ardatzak gertutasuna eta eskuragarritasuna izango dira. Beraz, web orri honen bidez, gonbit egiten diegu gizarte eragile guztiei, askotariko lan ildoak eta bide berriak aztertzen hasteko.