Eduki publikatzailea

ANIMALIEN EKOTOXIKOTASUNA ETA BIODIBERTSITATEA

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Pilar Rodriguez Rodriguez
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
pilar.rodriguez@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.es/ecotoxicologyandbiodiversity

Osakideak

  • Pilar Rodriguez Rodriguez
  • Maite Martinez Madrid
  • Leire Mendez Fernandez
  • Ainara Achurra Ahumada

Ikerketa-ildoak

Animalien Ekotoxikotasun eta Biodibertsitateko ikertaldeak esperientzia handia du ornogabeekin egindako toxikotasun test akutuen eta kronikoen arloan. Horrelako testak efluente industrialen eta ur sedimentuen ingurumen arriskuaren screeningean, sailkapenean eta ebaluazioan aplikatzen dira.

 

Gaur egun, taldearen interes arlo nagusia sedimentu eta biotetarako Ingurumen Kalitateko Arauak (IKA) garatzea da, Europar Zuzentarauen esparruan (CE, 2000, 2013). Horretarako, datu base propio handi bat erabiltzen dugu, non hainbat ikerketatan eskuratutako datuak biltzen baitira, hala nola sedimentuen ekotoxikotasun kronikoaren ikerketak, bentosaren ornogabeetan metal ( Cd, Hg, Cr, Cu, Hg, Ni, Pb, Zn) eta metaloideen (As, Se) biometaketarenak eta horrek landako komunitateetan eragindako nahasmenekin duen loturarenak.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Sedimentuen ekotoxikotasuna eta ur gezako espezieetan metalak eta metaloideak (As, Se) biometatzeko arriskua ebaluatzea. Sedimentu eta biotarako Ingurumen Kalitateko Arauak proposatzeko eta balidatzeko aholkularitza. Arau horiek BOEn argitaratutako 817/2015 Errege Dekretuaren arabera garatu behar dira.

Biodibertsitatearen ebaluazioa eta sailkapena lurpeko uretan. 

Tresneria

  • Hazkuntzetarako inkubagailuak eta ganberak, eta toxikotasun test akutuak eta kronikoak egiteko bitartekoak
  • Lupa eta mikroskopio optikoak, espezieak identifikatzeko
  • Programa informatikoak, toxikotasun eta biometaketaren datuak modu egokian tratatzeko
  • Txostenak egiteko bibliografia eguneratuak

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izenburua: Estudio de bioacumulación de metales en la población nidificante de gaviota Patiamarilla (Larus michahellis) de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai (EHU13/24)

Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU

Iraupena: 1 urte. Hasiera: 2013 Amaiera: 2014 Diru laguntzaren zenbatekoa: 2.560 euro

Ikertzaile arduraduna: Pilar Rodriguez dok.

 

Proiektuaren izenburua: Bioacumulación de metales pesados en invertebrados del bentos y su relación con alteraciones ecológicas en tramos fluviales afectados por actividades mineras

Erakunde finantzatzailea: MINECO-CGL2013-44655-R

Iraupena: 3 urte. Hasiera: 2014 Amaiera: 2017 Diru laguntzaren zenbatekoa: 95.000Euro

Ikertzaile arduraduna: Pilar Rodriguez dok.

 

Proiektuaren izenburua: Aitortuak izan ziren eta Eusko Jaurlaritzaren 2015eko deialdian finantzaketa lortu ez zuten ikertaldeak, Ikerketako Euskal Unibertsitate Sistemaren barruan daudenak eta Euskal Herriko Unibertsitatekoak direnak (2017)

Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU- PPG17 /69

Iraupena: 2 urte. Hasiera 2017 Amaiera: 2018 Diru laguntzaren zenbatekoa: 16.000 Euro

Ikertzaile arduraduna: Pilar Rodriguez dok.