Biomarcadores tumorales
Datu orokorrak
- Kokapena
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Gorka Larrinaga Enbeita
- Doktore kopurua
- 6
- Osakide kopurua
- 9
- Posta elektronikoa
- gorka.larrinaga@ehu.eus
Osakideak
- Gorka Larrinaga Enbeita
- Javier Gil Goukouria
- Begoña Sanz Echevarría
- Itxaro Perez Urzelai
- Peio Errarte Yarza
- Maider Beitia San Vicente
Ikerketa-ildoak
Ikerketa talde honek garatzen duen ildoaren xedea da minbiziareen biomarkatzaileak bilatzea (kolon eta giltzurrun minbizian gehienbat). Ondorioz, taldeak paziente onkologikoen tumore, serum eta gernuaren analisi peptidomikoak egiten ditu eta tumore zelulen lerroak hazten ditu diagnostiko/pronostikorako biomarkatzaile eta itu terapeutiko gisa erabiliak izan daitezkeen molekulak identifikatzeko xedearekin.
Sistema peptidikoen analisiaz gain, lipidoak sartu berri ditugu gure ikerketetan, Fakultateko beste ikerketa talde batzuekin lan koordinatua eginaz eta ikuspegi ezberdinetatik (peptidomikoa, proteomikoa eta lipidomika) helburu komunak dituzten ikertzaileen partzuergo bat osatuz.
Azken 5 urteotan, taldeak 9 ikerketa proiektutan parte hartu du, 19 artikulu argitaratu ditu nazioarteko eragina duten aldizkaritan (JCR) eta patente bat lortu du.
Bere prestakuntza gaitasuna nabarmendu beharra dago ere: 7 tesi zuzendu dira ikerketa Biomedikoa Doktorego Programaren barruan.
Talde honetako kideak Biocruces Osasun Ikerketa Institutuko kideak dira. Bertan Ikerbasque eta medikuntza espezialitate ezberdinekin batera lan egiten dute eta horrek zeharkako izaera ematen dio garatutako ikerketei.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Ikerketa talde honek eskaini dezakeen eskaintza teknologiaren barruan nabarmentzekoa da immunohistokimika edo Western blot bidezko proteinen zehaztapena. ELISA delakoen gauzatzea eta espektrofotometria eta espektrofluorimetria bidezko entzima jardueren zehaztapena.
Taldeko ikertzaileen ibilbideari esker, ikerketa proiektuak ebalua daitezke finantzaketa erakunde ezberdinetarako, bai eta proiektu proposamenen bideragarritasunari buruzko ebaluazioa eta aholkularitza egin ere.
Taldeko prestakuntza gaitasuna, gradu eta graduondoko ikasketetan duen eskarmentuan oinarritua, taldeko kideen ikerketa eta kudeaketa ibilbideari lotuta dago.
Tresneria
- Immunohistokimikak egiteko ekipamendua: Autostainer Link 48, PT module (DAKO)
- Fluorimetro eta xafla espektrofotometroa: Fluostar optima BMG Labtech
- Zelula hazkuntzak egiteko ekipamendua.
- Elektroforesi eta Western bloterako ekipamendua: Power pac basic, ChemiDoc (BioRad)
Proiektu aipagarrienak
- Prouektuaren izenburua: Búsqueda de nuevos marcadores moleculares de pronóstico y respuesta al tratamiento del cáncer de vejiga: proteína de activación de fibroblastos
- Finantzaketa erakundea: Fundación para la Investigación en Urología (FIU)
- Hasiera: 2017/06/30 Amaiera: 2018/06/30. (Proiektu berri bat eskatu zaie proiektu honi jarraipena emateko).
- Proiektuaren izenburua: Estudio de sistemas peptídicos en reproducción y cáncer
- Finantzaketa erakundea: UPV/EHU (Talde finkatuak - GIU 17/019)
- Hasiera: 2018/01/01 Amaiera: 2019/12/31.
- Proiektuaren izenburua: Estudio de sistemas Peptídicos en fertilidad y cáncer
- Finantzaketa erakundea: Eusko Jaurlaritza (Talde finkatuak; Erref: IT1031-16)
- Hasiera: 2016/01/01 Amaiera: 2018/12/31.
- Proiektuaren izenburua: Implicación del sistema renina-angiotensina local en el cáncer renal.
- Finantzaketa erakundea: UPV/EHU (EHUA 12/15)
- Iraupena: 2012/11/22tik 2014/11/21era
- Proiektuaren izenburua: Búsqueda de nuevos marcadores moleculares de pronóstico y respuesta al tratamiento del cáncer de vejiga: proteína de activación de fibroblastos y microambiente tumoral
- Finantzaketa erakundea: Cátedra Fundación ASISA-Universidad Europea (2017/UEM32)
- Hasiera: 2016/01/09 Amaiera: 2018/09/01.
Proiektuaren izenburua: Investigación Multidisciplinar en nuevas estrategias para el diagnóstico temprano y tratamiento personalizado del cáncer. ONKOiker
Finantzaketa erakundea: Eusko Jaurlaritza (ELKARTEK deialdia)