Irakaskuntzari aplikatutako tresna digitalen eta Adimen Artifizialaren ikastaroak
Eleaniztasun Unitateak tresna digitalei eta Adimen Artifizialari buruzko bi ikastaro eskaintzen ditu ingelesez 2024-2025 ikasturterako, ingelesez irakasten duten irakasleei zuzenduta.
Jarraian, eskura dauden ikastaroen eskaintza zehazten da. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da.
Izena |
Iraupena | Datak | Lekua | Saio kopurua | Eguna | Ordua |
HARNESSING AI IN THE CLASSROOM: HANDS-ON PLAYLABS | 6 ordu | 2024/10/21 - 2024/11/04 | 1S04G gela. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa | 2 | Astelehena | 15:00 - 18:00 |
2024/10/21 - 2024/11/04 | Online* | 2 | Astelehena | 10:00-13:00 | ||
2024/10/23- 2024/10/30 | 3.13 gela. Elbira Zipitria Zentroa. Donostia | 2 | Asteazkena | 15:00 - 18:00 | ||
EDIZIO BERRIA! 2024/12/09 eta 2024/12/16 | Online | 2 | Astelehena | 15:00 - 18:00 | ||
15 ordu | 05/11/2024 - 10/12/2024 | Online | 6 | Asteartea | 16:30 - 19:00 |
*Arabako Campuseko irakasleek lehentasuna izango dute online ikastaroan izena emateko.
Baldintzak
Lehentasuna izango dute 2024-2025 ikasturtean irakasgaiak ingelesez edo EFC irakasgaiak ematen dituzten irakasleek. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.
Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.
Izena-ematea
Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka ikastaroa hasi baino 3 aste lehenago egongo da eskuragarri, ikastaroaren izena hautatuta.
Ikastaro berrietan izena emateko epea ikastaro hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.
Ziurtagiria
Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta ikastaro bakoitzean adierazitako asistentzia izan bada eta eskatutako zereginak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten parte-hartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.