UPV/EHUren nazioartekotze plana

UPV/EHUren nazioartekotze plan estrategikoa

Mundu globalizatu honetan oinarrizko elementua da goi mailako hezkuntza nazioartekotzea, sendo eta irmo bultzatu beharrekoa. Unibertsitateek bi erronka nagusi dituzte aurrean: batetik, gai izan behar dute hizkuntza eta kultura anitzeko inguruneetan lan egiteko gaitasuna izango duten pertsonak prestatzeko; bestetik, lortu behar dute beraiek eskainitako prestakuntzagatik nazioartean ezagunak eta aintzat hartuak izatea; gai izango baitira, horrela, beste herrialde batzuetako ikasleak erakartzeko.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea mundura irekita dago eta Europako zein munduko unibertsitateen pare egon nahi du. Unibertsitate horien parean egon nahi badugu, nazioartekotzea unibertsitateko jarduera guztietara hedatu beharra dago. Beraz, UPV/EHUrako garrantzi handikoa da irakaskuntzaren nazioartekotzea eta lankidetza bultzatzen du mundu osoko unibertsitate eta erakundeekin.

Nazioartekotzea, baina, ikasle eta pertsonalaren mugikortasunetik harago doa. Bada hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera ere, bada curriculuma nazioartekotzea edo nazioarteko titulu bikoitzak bultzatzea; izan ere, lan munduan, jakintza teknikoez gain, gero eta gehiago balioesten dira hizkuntza eta kultura gaitasunak eta inguru aldakorretara egokitzeko gaitasuna bereganatu izana.

 

2019-2022