Graduondoko ikasketak
Graduondoko ikasketetan unibertsitate-masterrak eta doktorego-programak sartzen dira. Masterren helburua da ikasleei prestakuntza aurreratua, espezializatua edo diziplina anitzekoa ematea, eta egresatuak lan munduko hainbat arlo profesionaletan txertatzea; tartean, ikerketan. Ikasturte bateko edo biko iraupena izaten dute (60-120 ECTS kreditu).
Doktorego programek, berriz, prestakuntza egituratua eskaintzen dute, doktoregaiak ikerketa arlo bateko gaitasun espezifikoak zein zeharkakok eskura ditzan. Funtsean, jatorrizko ikerketa lan bat egitea dute oinarri. Ikerketa ildo eta talde baten esparruan egin beharko dute lana, eta doktore tesiaren aurkezpen eta defentsarekin amaituko da. Lanaldi osoan dabiltzan doktoregaien doktoregoko ikasketen iraupena 3 urtekoa izango da (salbuespen moduan, 5era luza liteke), eta lanaldi partzialean dabiltzanena 5 urtekoa (salbuespen moduan, 8ra luza liteke).
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila oso ezaguna da bertan eskaintzen diren master ikasketa eta doktorego programek daukaten kalitate, ospe eta nazioartekotze maila handiagatik. Sailak bi Erasmus Mundus master koordinatzen ditu eta Unibertsitate Master baten arduraduna da:
- Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources
- Erasmus Mundus Master of Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology
- Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology Unibertsitate Masterra
Aipatutako masterrez gain, Saileko irakasleek master ofizial hauetan ere parte hartzen dute:
- Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus Master (IMBRSea)
- Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate-masterra
- Analisi Forentsea Unibertsitate Masterra
Sailak, gainera, hiru doktorego-programa koordinatzen ditu:
- Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology Doktorego Programa
- Ingurumena eta Itsas Baliabideak doktorego programa
- Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Doktorego
Analisi Forentsea doktorego-programan ere parte hartzen du.
Azkenik, Sailak Ilustrazio Zientifikoko Master Propioa koordinatu eta irakasten parte hartzen du.