Visión General (Docencia) 2

Ikuspegi orokorra

Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailak Zelulen Biologia eta Zoologia jakintza arloei atxikitako Graduko irakasgaien irakaskuntza eskaintzen du. Irakaskuntza hori, zehazki, Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioa-ErandioBizkaiko Campusa) eta Farmazia Fakultatean (Arabako Campusa) ematen da.

Irakasgaiak, hain justu, Biologia, Ingurumen Zientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, eta Bioteknologia  eta Ingurumen Zientziak tituluei zuzendutakoak dira. Bestalde, Biologia irakasgaia ere eskaintzen da Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Kimikako Graduan.

Graduondoko Ikasketei dagokienez, Sailak Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources (MER), Erasmus Mundus Master Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/in Environmental Contamination and Toxicology Masterra (ECT+)eta eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate-masterra Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources Erasmusa koordinatzen ditu Sailak. Horretaz gain, bestelako Master batzuen irakaskuntzan ere parte hartzen du; hala nola Erasmus Mundus Masterrean in Marine BiologicaI Resources (IMBRSea), Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Unibertsitate Masterrean eta Auzitegiko Analisi a Forentsea Unibertsitate Masterrean. Gainera, Ilustrazio Zientifikoko Master Propioa koordinatzen du. Aipatutako masterrek hainbat Doktorego Programatarako sarbidea ematen dute; horietako bihiru, gainera, Sailak berak koordinatzen ditu. Graduondokoaren irakaskuntzaren zati bat "Plentziako Itsas Estazioa/ Estación Marina de Plentzia" Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroan eskaintzen da.