Azoka eguna
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/30

NON: Leioako Campusa. NOIZ: 2025eko apirilaren 29a. NORK: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Ez da ohikoa baserritarrak topatzea campusean zehar, baina Bizkaia eta Arabakoek, urtean behin gutxienez, azoka agroekologiko bat hartzen dute, eta hurbileko produktuak erosteaz gain, gure kontsumo eta elikadura ereduari buruz hausnartzeko aukera ematen du. Atzo Mikel Laboa plaza bete zuten postuek Leioan, Hegoa eta Elikadura Justizia Institutuak bultzatutako ekimenean, eta datorren asteazkenean, maiatzak 7, Farmazia Fakultateko sarreran, Campus Bizia Lab-ek antolatzen duen XIV. Azoka Agroekologikoan, standak, hitzaldiak, dastaketak… egongo dira.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus