-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuak argitzen dituzte
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko Ikasle Kontseilua, Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan
Adimen Artifiziala Humanitateetan eta euskaraz
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/31, 11:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Gizarteak, Prozesuak, Kulturak (VIII. mendetik XVIII. mendera)’ ikertaldeak ‘Adimen Artifiziala Humanitateetan eta Euskaraz’ izeneko jarduera antolatu du, HiTZ, UPV/EHUko Hizkuntzaren Teknologiei buruzko Euskal Zentroa ezagutzeko saio teoriko-praktikoa, eta Latxa, euskarari begira sortutako hizkuntza eredurik handiena, garatzeko abian jarritako lankidetza prozesua.
Aukera bat da Latxa adimen artifizialeko tresnaren erakustaldi batean parte hartzeko, bai eta, parte hartzeko saio hori bitarte, adimen artifiziala Giza Zientzietan nola aplikatu daitekeen aztertzeko ere.
HiTZ ikerguneko ikertzaileek hartuko dute parte:
- Aritz Farwell (historialaria)
- Joseba Fernández de Landa (soziologoa)
- Naiara Pérez (hizkuntzalaria)
Ekitaldia irekita dago edozein pertsona interesaturentzat eta euskaraz burutuko da oso-osorik.