Joan zen astean Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten taldeekin batzartu ondotik, oposizioko talde parlamentarioekin elkartu dira EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea eta Estitxu Garai, Bizkaiko campuseko eta Komunikazio errektoreordea. Legebiltzarreko EH Bildu, Euskal Talde Popularra eta Mistoa Sumar taldeekin izandako bileretan 2026ko aurrekontuen negoziaketei begira jasotako erantzunarekin “pozik” agertu da Bengoetxea.
-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
Eusko Legebiltzarreko bilera errondan talde parlamentarioekin izandako sintonia ona azpimarratu du Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/16

Bileren ostean Legebiltzarrean egindako agerraldian eskertuta agertu da EHUko errektorea eta “bilerak emankorrak” izan direla adierazi du errektoreak. Hala, talde parlamentarioekin hitzartuta zuten bilera-erronda amaitu dute gaur berak eta Bizkaiko errektoreordeak. Euskal Herriko Unibertsitateak dituen epe laburreko urgentzien eta epe ertain luzera begirako erronken berri emateko baliatu dituzte bilerak, eta horietarako finantzazio egokia beharrezkoa dela adierazteko. Ildo horretan, adierazi du errektoreak “sintonia ona egon da talde parlamentarioekin; bai gobernua sustengatzen duten taldeekin, bai oposizioko taldeekin ere”. Aurreko egunean bezala, gaur ere, “kezka adierazi digute taldeek segurtasunaren ikuspegitik premiazkoak diren lanak batzen dituen txostena helarazi diegunean”. Izan ere, “lehentasunezkoa da obra horiei aurre egitea eta martxoan, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza saileko taldeari helarazi genion txosten horixe bera”, zehaztu du Bengoetxeak.
Era berean, eta komunitatearen segurtasunarekin eta ongizatearekin lotutako urgentziazko eskuhartzeetatik harago, berretsi du 2026ko aurrekontuek unibertsitatearen eguneroko beharrei eta etorkizuneko erronka eta proiektu estrategikoei erantzun behar dietela. Eta baieztatu du, 2026ko aurrekontuen negoziazioetan EHUk esku artean dituen erronkei behar bezala erantzuteko finantzazioa berma dezaten lan egiteko konpromisoa adierazi dutela talde guztiek.
Norabide horretan, gizartearen premia eta erronkekin lerrotuta, unibertsitate hobe bat eraikitzeko bidelagun izan daitezen eta proposamenak egin ditzaten eskatu die taldeei, Eusko Jaurlaritzaren proiektuei lotutako kontratu programetatik harago ere.
Legebiltzarreko Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza batzordearen egin beharreko agerraldiaren atariko izan da bilera erronda hau. Aurretik, baina, errektoreak jakinarazi duenez, Imanol Pradales lehendakariarekin batzartuko da maiatzean.
Irudi galeria
-
EHBildutik Nerea Kortajarena, Pello Otxandiano eta Ikoitz Arrese, Estitxu Garai eta Joxerramon Bengoetxea -
Euskal Popularrak taldeko Laura Garrido eta Muriel Larrea, Estitxu Garai eta Joxerramon Bengoetxearekin -
Mistoa Sumar taldetik Jon Hernandez eta Alba Garcia, Estitxu Garai eta Joxerramon Bengoetxearekin